Luca Brecel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dilsen-Stokkem, 1995eko martxoaren 8a (29 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) |
Parte-hartzailea
|
Luca Brecel (Dilsen-Stokkem-en, Linburgo, Flandria, 1995eko martxoaren 8a) Belgikako snooker jokalari profesionala da. Europa kontinentaleko munduko lehen txapelduna bilakatu zen 2023an.
Biografia
Linburgoko probintzia flandriarreko Dilsen-Stokkem herrian jaio zen, jatorri italiarreko etorkin familia batean.[1] Familia gero Maasmechelen herrian kokatu zen non Snooker klub bat zegoen eta bertan umetandik hartu zion afizioa billar mota honi.[2]
2012an, 17 urterekin, Brecel Munduko Snooker Txapelketarako sailkatu zen jokalaririk gazteena bihurtu zen, baina lehen txandan kanporatu zuten. Hurrengo urteetako Munduko Txapelketetarako beste lau sailkapenetan ere lehen txandan kanporatu zuten, baina 2023koan, txandaz txanda irabazi zituen partidak finalean Mark Selby gaindituz (18-15).[3] Maasmechelenen seme kutun izendatu zuten Luca munduko snooker txapeldun izendatu ondoren.[1]
Munduko txapeldun bilakatu artean lortu zituen beste garaipen batzuk izan ziren Txinako Txapelketa (2017), Eskoziako Open-a (2021) eta 2022ko Championship League delakoa.